Gazte-korrespontsalak

Gazteentzako informazioa zabaltzeko eta dinamizatzeko baliagarriak izango zaizkizun baliabideak eta tresnak barne hartzen dituen gida.

Zure udalerriko jarduerei buruzko ideiak edo iritziak partekatzen laguntzea; eta norberaren herrian ez ezik, institutu edo ikastetxeetan egin daitezkeen jarduerei buruzko ideiak eta probintzia-mailako jarduerak mahaigaineratzea ere.
Nire ustez, gazte-korrespontsala izateak esan nahi du udalerriko gazte guztiei oraina eta etorkizuna hobetzeko baliagarriak diren jarduera, interes eta informazioen berri emateko gaitasuna izatea.
Gazteei informazioa helarazteaz, parte hartzeaz eta besteak jarduera eta prestakuntza dinamiko eta entretenigarrietan parte hartzera animatzeaz arduratzen den pertsona da.

GURE ZEREGINA

Informatzea

Gainerako gazteekin informazio interesgarria partekatzea, baita euren informazio-beharrak jasotzea eta GIZei helaraztea ere.

Sortzea

Kartelen, sare sozialetarako argitalpenen, liburuxken, jardueren, bileren eta abarren bidez zabalduko den informaziorako edukia sortzea. 

Parte hartzea

Gazte-korrespontsalen bilera eta topaketetan era aktiboan parte hartzea, estatu-, probintzia- eta udalerri-mailan.

GIZaren eta zure arteko koordinazioa kudeatzea

Garrantzitsua da erreferentziazko zure Gazteentzako informazio-zerbitzuarekin etengabe harremanetan egotea, partekatu beharreko informazio eguneratuaren berri izateko.

Dinamizatzea

Beste gazte batzuk proposatutako jardueretan parte hartzera animatzeko ekintzak eta jarduerak (banakakoak edo taldekoak) gauzatzea.

Animatzea

Gazte guztiak parte hartzera animatzea, Gazte Informazioaren Europako Gutunean azaltzen diren eskubideak bermatzeko xedez.

NOLA ZABALTZEN DUGUN INFORMAZIOA

Aurrez aurre

Gazteentzako informazio-zentroan, ikastetxeetan edo zuen hiriko beste gune batzuetan lor dezakezue informazioa.

Baliabide digitalak

Webguneak, hedapen-zerrendak, posta elektronikoa, sare sozialak, blogak, ikus-entzunezko kanpainak edo podcastak.

Informazio-panelak

BHIetan, ikasgeletan eta udalerriko beste toki batzuetan, kartelen, liburuxken, muralen edo aldizkarien bidez.

INFORMAZIOA ZABALTZEKO 8 AHOLKU

1.

Zehaztu helburua: zer lortu nahi duzu?

2.

Hautatu zure xede-taldea

3.

Aukeratu nola egingo duzun: kanalak, materialak, etab

4.

Zehaztu epeak eta datak: planifikatzea garrantzitsua da

5.

Diseinatu kanpaina: edukiak eta materialak

6.

Pentsatu ea bakarrik edo beste norbaitekin egingo duzun

7.

Banatu zereginak taldeko kideen gaitasunen arabera

8.

Ebaluatu: neurtu kanpainaren eragina

KORRESPONTSAL IZATEA

Gazte-korrespontsal izan nahi baduzu:

Jarri harremanetan gertuen duzun Gazteentzako Informazio Zerbitzuarekin (GIZ)

  • Zure ikastetxean Gazte-korrespontsalen programari buruz galdetu ere egin dezakezu. 

Korrespontsal izateak barne hartzen dituen onurei, eginkizunei eta zereginei buruzko informazioa eta izena emateko moduari buruzko informazioa emango dizute, etapa horretan zehar laguntzeaz gain.